XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mutxio-Santa Barbara

Abiapuntua: Elkano bidean (634 nazionala, Getariaruntz), Aiten-etxe aurreko lorategia.

Bidearen hasieran Zamariko zulo izeneko tokia dago, 1865. urtean Getariako errepidea egin aurretik zegoen itsasartearen zatia zena.

Izenak erakusten duenez, toponimoaren etimologiak zama jasotzeko tokia esan nahi du eta seguraski zamarako kai txiki bat egongo zen bertan garai batean.

Bideak goraka jotzen du aldapa mailakatu latz batean, murru artean, lehenengo bihurgunera iristen den arte eta, gero, goibehera leunagoa egiten da.

Azken zelaikunera, labarra errepideraino erortzen den puntura iritsitakoan, ezkerreko bidea hartu.

Bideak bigiztak egiten ditu lursail mailakatuen artean zelai txiki batera iritsi arte.

Santa Barbara mendiko aldapa horretan txakolina egiteko mahatsondoak lantzen ziren XX. mendearen hasiera arte, gaur egun, ordea, baratze txikiak daude eta zuhaizti interesgarria duen udal parke batek betetzen du hektarea bat.

Aipagarriak dira hango gurbitzak, ereinotzak, belorita pinuak, haritzak, etab.

Puntu horretatik, jadanik lautada txiki baten amildegian, Santa Barbara ermitaraino igotzen da bide zabal eta harriztatua.